Zer da DMAT?

Autoebaluazio-tresnak 6 dimentsiotan neurtzen du enpresa baten heldutasuna digitala: prestakuntza digitala, estrategia digitala eta negozio-eredua, datuak eta konektagarritasuna, adimen artifiziala eta automatizazioa, digitalizazio ekologikoa eta giza baliabideen digitalizazioa. Tresna horren bidez, industria, sektore, tamaina eta eremu geografiko desberdinetako enpresek sakonki azter ditzakete beren heldutasun digital maila eta garapen digitalerako giltzarriak diren alorrak. DMATek txosten bat egiten du enpresaren egungo egoera azalduz, eta enpresaren jarduera ekonomikoari dagokion sektorearen erreferentziazko xehetasunak deskribatzen ditu.

Horrekin batera, enpresak lortu nahi duen posizio digitala lortzeko eta etorkizunera begirako ikuspegia sortzen laguntzeko gida bat jasotzen da txostenean. Oso tresna erabilgarria da parte hartzen duten hiri eta eskualde guztietako berrikuntza digitalaren ekosistemarako, identifikatutako beharrak egun dauden irtenbide digitalekin bateratzen laguntzen baitu. Halaber, DMAT aplikazio multinazionalak antzekotasunak dituzten sektore ekonomikoetako enpresen arteko elkarrekintza bultzatzen du, elkarrengandik ikas dezaten beren heldutasun digitala hobetzen, eta, tresna berarekin ebaluazioa egin ondoren, praktika onak parteka ditzaten.

2018

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet.

2019

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet.

2021

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet.

2022

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Rhoncus nibh nascetur amet, blandit vel tempus sit odio amet.

DMAT norentzat da onuragarria?

Sektore tradizionaletako enpresak: mota eta tamaina guztietakoak, oinarrizko profil teknologikoa dutenak eta garapen eta heldutasun digital maila desberdina dutenak (besteak beste, turismoa, merkataritza eta zerbitzuen sektorea, garraioa, eraikuntza eta nekazaritza).




Parte hartzen duten eskualdeetan zerbitzu digitalak eta eraldaketa digitala bultzatzeko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak. DMAT tresna pertsonalizatu eta bateratua da, enpresa tradizionalei eraldaketa digitala aurrera eramaten lagundu eta produktu eta zerbitzu digital berriak sortzen laguntzen diena.

Berrikuntza digitalerako ekosistemaren beste eragile batzuk: IKT enpresak (produktu edo zerbitzu digitalen zuzeneko hornitzaile ez direnak), unibertsitateak eta ikerketa-zentroak, berrikuntza digitaleko zentroak eta interesa izan dezaketen beste eragile batzuk. DMATek gidari lanak egiten ditu, enpresa tradizionalak haiekin harremanetan jarriz, hornitzaile, ikerlari eta kontsultore gisa.

Estatuko, eskualdeko eta tokiko agintariek eta arduradun politikoek tresna bateratu bat lortzen dute eraldaketa digitala bultzatzeko zerbitzuekin lotutako politikak planifikatzen laguntzeko.DMATen bidez, informazio neurgarri eta baliagarria biltzen da parte hartzen duten eskualdeetako behar espezifikoei buruz. Hala, espezializazio adimendunerako estrategiak arrakastaz planifikatzen edo aldatzen lagundu, eta berrikuntza digitala sustatzen du, trantsizio industrial eta komertzialaren erronkei aurre egiteko.

Zergatik DMAT ?

Galdetegiaren onurak

DMAT heldutasun digitala ebaluatzeko doako tresna bat da. Enpresek eraldaketa digitalerako ibilbidea egiteko duten prestakuntza maila on line ebaluatu, hobetu eta kontrolatzen du, eta, halaber, egindako aurrerapausoak neurtu, heldutasuna ebaluatu eta antzeko industriekin/sektoreekin alderatzen du.

3

herrialde parte-hartzaile

12

Lagundutako sektore

150

Aztertutako ETE

5

Lotutako tresna
politiko

DEVISE proiektua

devise

Proiektuaren bitartez, eraldaketa digitala ahalbidetuko duten eta elkarlanean arituko diren 10 eskualde zehaztea da helburua. Sektore digitalekin eta beste sektore garrantzitsu batzuekin ingurune horiek sortzen laguntzen du DEVISEk. Arduradun politikoak, enpresei laguntzeko erakundeak, ikastetxeak, sektore digitaleko ETEak eta teknologia adimendunean espezializatutako beste sektore batzuk dira parte-hartzaile eta onuradun nagusiak. Ingurune horiek koordinazio hobea eta lankidetza handiagoa eskaintzen dute sektore digitalaren eta espezializazio adimenduneko beste sektore batzuen artean.

Europar Batasunak eskualde arteko lankidetzarako Interreg Europe programaren barruan kofinantzatzen ditu DEVISE eta DMAT proiektuak.

DEVISE proiektuari buruz informazio gehiago lortzeko, bisitatu

Gehiago jakin nahi

Business Agency Association

Northeast Planning Region (Bulgaria) eskualdeko enpresen informazio, ikerketa, gaikuntza eta aholkularitzarako leihatila bakarra, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko.

Partner’s website →

Northern and Western Regional Assembly

Northern & Western Regional Assembly (Irlanda) lanean ari da LEKU HOBEAK sortzeko, nazioarteko garapen espazial eta ekonomikoko praktika egokienak martxan jarriz.

Partner’s website →

Donostia Sustapena

Donostia Sustapena, berrikuntzaren bidez eta sarean lan eginez, hiriaren sustapen eta garapen ekonomiko eta soziala helburu duen udal enpresa publiko bat da.

Partner’s website →

Heldutasun digitala
ebaluatzeko tresnak (DMAT) lagunduko dizu

Identifikatzen

zure indarguneak eta ahulguneak, enpresaren heldutasun digitala lortzeko estrategia eraginkor bat planifikatu ahal izateko.

Lehenesten

baliabideak eta proiektuak, heldutasun digitalera iristeko bidea azkarrago egin ahal izateko.

Ulertzen

nolakoa den eraldaketa digital integrala eta nola definitu modu argiagoan zure azken helburua lortzeko eman beharreko pausoak.

Heldutasun digitala ebaluatzeko sei alor

Alor bakoitza 5 heldutasun-mailatan banatzen da, gutxieneko heldutasunetik, erabateko eraldaketara.

Estrategia digitala eta negozio-eredua

Erakundeen digitalizazio estrategia eta egungo norabidea aztertzen duten galderak

Prestakuntza digitala

Enpresaren egungo egoera digitala ebaluatzen duten galderak

Datuak eta konektagarritasuna

Enpresa barruan datuak bildu, metatu eta erabiltzeari buruzko galderak.

Adimen artifiziala eta automatizazioa

Adimen artifizialaren eta automatizazioaren erabilerari buruzko galderak, produktibitatea handitu, baliabideen kudeaketa hobetu eta erabakiak hartzen laguntzeko.

Digitalizazio berdea

Eraldaketa digitala egitean eta ondoren sortzen den ingurumen-inpaktuari eta baliabideen kudeaketari eta kontserbazioari buruzko galderak.

Gizakietan oinarritutako digitalizazioa

Langileen prestakuntzari eta eraldaketa digitalak langileak ahalduntzeko moduari buruzko galderak.

Txostena

Azken txostenean lortzen dena

DMAT ebaluazio-tresnaren galderak erantzutean, erakundearen heldutasun digital mailaren deskribapen orokorra jasoko du enpresak txosten labur batean. Txosten horretan, batezbesteko intersektorialarekin alderatuta enpresa zer egoeratan dagoen deskribatzen da. Halaber, emaitzetan eta konparatiba horretan oinarritutako aholku espezifikoak jasotzen dira, enpresaren ikuspegi digitala diseinatzeko, eta ibilbide-orri bat ematen da, enpresaren eraldaketa digitala aurrera eramateko. Identifikatutako beharrak asetzeko lurraldean dauden hornitzaileei buruzko informazio gehigarria ere ematen da.

  • Puntuazio orokorrak
  • Irudikapen bisuala
  • Gomendioak
  • Pdf artxibo deskargagarria

Estrategia digitala eta negozio-eredua

Datuak eta konektagarritasuna

Prestakuntza digitala

Ebaluatzeko ordua da!

Galdera batzuen bidez, zure enpresak 6 dimentsio nagusitan duen heldutasun digitala zehazten dugu. Emandako erantzunen eta dimentsio horiei buruz egindako autoebaluazioaren arabera, enpresaren heldutasun digitala zehaztuko da. Ebaluazio-tresnaren galderei erantzun ondoren, heldutasun digitalaren deskribapen orokorra jasotzen duen txosten bat jasoko du enpresak, eta batezbesteko digital intersektorialarekiko konparatiba bat. Halaber, emaitzetan eta konparatiba horretan oinarritutako hainbat aholku eta iradokizun espezifiko jasotzen dira txostenean, enpresaren digitalizaziorako pausoak ematen laguntzeko, eta ibilbide-orri bat, eraldaketa digitala aurrera eramateko.

Hasi →
laptop

Baduzu beste galderarik?

Zure enpresaren eraldaketa digitalean laguntzeko eskaintzen ditugun zerbitzuak jasotzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Jar zaitez gurekin harremanetan →
laptop